Azpeitia, E-20730

Kafe Naparra: 1615eko euskal baleazaleen sarraskia

Nabarralde Fundazioko Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta.

2018-07-01 11:00:00+02:00
2018-07-01 11:00:00+02:00
2018-07-01 11:00:00+02:00
Hitzaldia
Sanagustin kulturgunea

1615ean San Mateo jai egunaren bezperan ekaitzak hondoratu zituen euskal baleazaleen hiru itsasontziak Islandiako iparraldeko fiordo batean. Gerora, Islandiako Ögur eskualdeko Ari Magnússon gobernadoreak euskaldunak hiltzeko agindua eman zuen eta laurogehi marinelen ehiza gorria hasi zen Islandiako udazkenaren azken partean. Sarraskia jazo zenetik, lau mende pasa dira eta ezer gutxi jakin izan da gertakari horren inguruan. Hori, neurri handi batean, Magnússon ahaldundunaren botereari zor zaio, berak ahalbidetu zuelako islandiarrak euskaldunen aurka jarri eta euskaldunak historiara gaizkile gisa pasatzea. Hala ere, Jón Guðmundsson jakintsuak utzitako lanari esker 1615ean Islandian hil zituzten euskal baleazaleen gertakariari buruzko berriak ditugu egun. Guðmundssonek esan bezala, “nire istorioa entzun nahi duten horiek entzun dezatela, eta axola ez zaien horiek lasai ahantz dezatela.”