Azpeitia, E-20730

Kafe naparra: Euskal diaspora Estatu Batuetan

Nabarralde Fundazioko Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta.

2018-05-13 11:00:00+02:00
2018-05-13 11:00:00+02:00
2018-05-13 11:00:00+02:00
Hitzaldia
Sanagustin kulturgunea

Pierre Lhandek esan zuen euskaldun izateko hiru gauza behar zirela, alegia, inork ulertzen ez zuen hizkuntza bat hitz egin, abizen luze bat izan eta, osaba Ameriketan izan. Gaur egun osaba horien laugarren eta bosgarren gizaldiak bizi dira Ameriketan eta oraindik hainbat tokitan euskaraz hitz eta lan egin, euskaraz jan eta euskaraz dantza egin eta jolas daiteke. Estatu Batuetako mendebaldea euskal jatorriko milaka euskaldunen bizitokia da eta bertan euskal kulturak amerikar kulturarekin koktel ikusgarria eragin du. Picon punch eta txorizoburger-aren etxea den eskualde horretara hurbilpen garaikidea egingo dugu hitzaldi honen eskutik.