• KANTATZEN DUEN HERRI BAT
  • 2023-12-03T18:00:00+01:00
  • 2023-12-03T23:59:59+01:00
  • Juan Antxieta musika eskolaren 40. urteurreneko ospakizunen barruan, "festa handi bat" egingo dute abenduaren 3an, Soreasun. Musika eskolako ikasleez eta irakasleez gain, hainbat musikari ospetsuk parte hartuko dute.
  • KANTATZEN DUEN HERRI BAT
Azpeitia, E-20730

KANTATZEN DUEN HERRI BAT

Juan Antxieta musika eskolaren 40. urteurreneko ospakizunen barruan, "festa handi bat" egingo dute abenduaren 3an, Soreasun. Musika eskolako ikasleez eta irakasleez gain, hainbat musikari ospetsuk parte hartuko dute.

2023-12-03 18:00:00+01:00
2023-12-03 18:00:00+01:00
2023-12-03 18:00:00+01:00
KONTZERTUA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
KANTATZEN DUEN HERRI BAT

Abenduaren 3an –igandea–, Euskararen Nazioarteko Egunean, 18:00etan izango da emanaldia, Soreasu antzokian. Musika eskolako ikasleek eta irakasleek ez ezik, hainbat musikari ospetsuk ere parte hartuko dute jaialdian: Eñaut Elorrietak, Maixa Lizarribarrek, Imuntzo eta Belokik, Deñe Garcia-Bravok eta Ines Osinagak. Juan Antxieta musika eskolakoek proposamen bat egin diete artista horiei: beraienak diren bi abestiz gain, beren erreferente den euskal kantari baten kantu bat abestuko dute, musika eskolako ikasleen ahotsarekin batera. Musikari lanetan, berriz, Juan Antxietako irakasleak ariko dira. Artista gonbidatuen lanak ez ezik, honako talde hauenak ere entzun ahal izango dira zuzenekoan: Ibil Bedi, Itoiz, Lourdes Iriondo... Garcia-Bravo musikari azpeitiarrak, esaterako, bere azken diskoko bi abesti, Zu eta Oroitzapenak, eta Ibil Bediren Orain bat gara aukeratu ditu.

KANTATZEN DUEN HERRI BAT