Azpeitia, E-20730

KANTU BAT GARA

2022-03-20 19:00:00+01:00
2022-03-20 19:00:00+01:00
2022-03-20 19:00:00+01:00
KONTZERTUA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
KANTU BAT GARA

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar…

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa aterako du azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho Soto. Kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango da.