Azpeitia, E-20730

KATUEN KONTUAK | Sarrionandia eta Osinaga

2023-03-12 18:00:00+01:00
2023-03-12 18:00:00+01:00
2023-03-12 18:00:00+01:00
KONTZERTUA ETA ERREZITALDIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
KATUEN KONTUAK | Sarrionandia eta Osinaga

Bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz.

Orain, urteak pasa direla, idazle urrundua Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu dituzte berriro esku artean. Nola litzateke kontua letra eta kantua hurbiltzean? Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen historia?

Zer pasatu zitzaion katuari? Zer du Anak gogoan? Non daude banku atrakatzaileak? Baduzue sekretu handi eta marabillosoaren berri? Nortzuk gara normalak, nortzuk gara anormalak? Zer pasatu da Belengo portalean? Non dago gure askatasuna? Zer da bizitza, zer da maitasuna, zer da heriotza? Norena da errua? Ikusten da porturik?

Josebaren ahotik kantuak jaio zireneko kontestua entzun ostean kantuek beste dimentsio bat hartzen dute. Katuen kontuak konplikatuak bezain interesgarriak dira, bai.

Inesen ahotik, trikitixa nahiz ukelelea soinean eta makinak lagun, gertutik eta modurik gordinenean entzuteak bizipen konpartitua borobiltzen du. Orain artista bisuala batu zaie taldera, emanaldia irudiz janzteaz arduratuko dena.

Katuen kontuak entzuteaz gain, ikusi ere egingo ditugu orain.

Kontuak: Joseba Sarrionandia
Kantuak: Ines Osinaga

KATUEN KONTUAK | Sarrionandia eta Osinaga