• KASTELLANUEK
  • 2023-09-07T21:00:00+02:00
  • 2023-09-07T23:59:59+02:00
  • Extremaduraren Egunaren bezperan, Udalaren eskariz Jon Maiak ekoiztu zuen ´Kastellanuek´dokumentala proiektatuko da Soreasu Antzokian.
  • KASTELLANUEK
Azpeitia, E-20730

KASTELLANUEK

Extremaduraren Egunaren bezperan, Udalaren eskariz Jon Maiak ekoiztu zuen ´Kastellanuek´dokumentala proiektatuko da Soreasu Antzokian.

2023-09-07 21:00:00+02:00
2023-09-07 21:00:00+02:00
2023-09-07 21:00:00+02:00
PROIEKZIOA
Soreasu Antzokia
Sarrerak Doakoa
KASTELLANUEK

Francoren diktadura garaian ehunka pertsona etorri ziren Espainiatik Azpeitira, bereziki Extremaduratik, eta hain zuzen ere, pertsona horietako batzuen testigantzak bildu zituen Jon Maiak Kastellanuek ikus-entzunezkoan, Azpeitiko Udalaren eskariz. Extremaduraren Egunaren bezperan eskainiko dute berriro Soreasun, 21:00etan hasita. 

Azpeitiko Udalaren eskariz, Kastellanuek ikus-entzunezkoa ekoiztu zuen Jon Maiak iaz. Francoren diktadura garaian Espainiatik, bereziki Extremaduratik, Azpeitira etorritako pertsonen testigantzak bildu zituen Maiak ikus-entzunezkoan, eta Soreasun aurkeztu zuen azaroan. Herritarrek harrera beroa egin zieten dokumentalari, eta goraino bete zen Soreasu antzokia. Herritarren eskariz, ikus-entzunezkoa berriro eskaintzea erabaki du Azpeitiko Udalak. Ostegunean, irailaren 7an eta Extremaduraren Egunaren bezperan, eskainiko dute dokumentala Soreasun, 21:00etan hasita.