• KASTELLANUEK
  • 2022-11-28T21:00:00+01:00
  • 2022-11-28T23:59:59+01:00
  • Francoren diktadura garaian ehunka lagun etorri ziren Espainiatik Azpeitira, nagusiki Extremaduratik, eta horien historia jaso dute Kastellanuek dokumentalean. Jon Maiak ondu du lana, Azpeitiko Udalaren eskariz.
  • KASTELLANUEK
Azpeitia, E-20730

KASTELLANUEK

Francoren diktadura garaian ehunka lagun etorri ziren Espainiatik Azpeitira, nagusiki Extremaduratik, eta horien historia jaso dute Kastellanuek dokumentalean. Jon Maiak ondu du lana, Azpeitiko Udalaren eskariz.

2022-11-28 21:00:00+01:00
2022-11-28 21:00:00+01:00
2022-11-28 21:00:00+01:00
PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
KASTELLANUEK

Azpeitira etorri zen jende horren gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzea da lan honen helburua. "Dokumental hau horretarako egina da; elkar ezagutzeko, elkarren historia partekatzeko, eta etorri ziren horiek Azpeitiaren historiaren errelatoan behingoz integratzeko. Esango nuke Euskal Herri guztietan egin beharreko lan bat dela oraindik. Pertsona horiek gure herrien historiaren, gure kulturaren, gure hizkuntzaren nahiz gure identitatearen eboluzioaren parte dira, eta gure errelatoan egon behar dute".  Dokumentalak historiaren parte bat jasotzen duen arren, ikus-entzunezkoa ez dela "iraganari begiratzeko ariketa bat" azpimarratu zuen. "Etorkizunari begiratu nahi dion ariketa da. Iraganetik ikasi eta etorkizun hobea eraikitzeko ariketa da, baina batez ere, elkar ezagutuz, etorkizuneko erronka handiak gutxieneko adostasunetan eraiki eta gainditu ahal izateko ariketa da, behar-beharrezkoa euskararen normalizaziorako nahiz eskubide sozial, linguistiko, indibidual eta kolektiboen konkistarako. Nire ustez, elkar ezagutzea da bidea, biderik zuzenena, aurreiritziak eta estereotipoak desmuntatzeko".

Info gehiago Uztarriaren esteka honetan.