Azpeitia, E-20730

Katapulta Tour Gipuzkoa: Raitx + Flavio

Raitx eta Flavio Bánterla taldeen kontzertuak.Doan izango da.

2019-11-08 19:00:00+01:00
2019-11-08 19:00:00+01:00
2019-11-08 19:00:00+01:00
Sanagustin Kulturgunea
Katapulta Tour Gipuzkoa: Raitx + Flavio

Raitx-ek 2017ko martxoan bere ibilbidea hasi zuen gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin. Donostian zenbait kontzertu egin ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz, eta bere musika-maitasuna eta esperientzia Koban taldearekin handiagotu ditu. Proiektu hau hurrengo maila batera eraman nahi izan dute eta talde txiki bat sortu bateria, baxu, gitarra eta zenbait ahotsekin.

Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain, Raitx-ek talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan. Raitx-en taldekide dira; Esti Beraza (sintetizadorea eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria eta perkusio elektronikoa). 

 

 

Flavio Bánterla Gipuzkoan bizi den musikari italiarra da. Bere bakarkako lehen diska, “Mystic Pop” (Warner / BMG 2018) “pop-musika elementu elektronikoekin fusionatzen den abesti ameslarien estreinaldia da, non mistikoa eta harrapaezina den ateetara iristen delarik L.I.G.O.-rekin, streaming plataformeetan bere abestirik entzunena  […] Itzulinguru gehiegirik ez duten abesti politeen maiteleei gustatuko zaie eta baita ere, soinu erraz eta magikoen jarratzaileei” (A.B. – Mondosonoro). 

Yoga eta meditazio zentroetan “Yoga Tour 2019” bira egiten dabil eta orain dela gutxi, Astrofisikazko “GR22/AMALDI13” kongresuan kontzertu emanaldia egin du, eta bere diska Siglo21 programan eta Radio 3-ek antolatutako “Museeon egun internazionala”-ren festan aurkeztu du.