Azpeitia, E-20730

KOLODIOI HEZEA | Jon Andoni Martin 'Pegote'

Argazkilaritzako teknika berezi honen erakustaldia egingo du Jon Andoni Martin artista azkoitiarrak.

2021-09-16 17:00:00+02:00
2021-09-16 17:00:00+02:00
2021-09-16 17:00:00+02:00
ERAKUSTALDIA
Sanagustin kulturgunea
KOLODIOI HEZEA | Jon Andoni Martin 'Pegote'
Argazki-prozesua bere hastapenetan sortu zen bezala ikustearen esperientzia bizi ahal izango da.

Jon Andoni Martin Pegote argazkilariak eskainiko du erakustaldia eta sarrera irekia izango da. Jada ikusgai dago – irailaren 19ra arte - argazkilariaren Nire unibertsoa erakusketa, kulturgunean bertan.

Koloidoi hezea teknika erabiltzean, argazkilaria bera da ingurunea egokitzetik hasi eta kristalezko plakaren eraketan parte hartzen duten sustantzia edo elementu kimikoen nahasterainoko prozesuaren arduraduna. Argazki kamera fisikorik ez erabiltzea da kolodioi hezearen teknikaren berezitasun nagusia.

Kolodioi-argazkigintzaren ezaugarri estetikoek objektu bereizi eta birtualki errepika ezinak bilakatzen dituzte argazkiak. Hori dela eta, materialez eta denboraz haratagoko balioa dute.

Argazki-prozesua bere hastapenetan sortu zen bezala ikustearen esperientzia ikusi ahal izango da ostegunean; argazkiaren funtsezko elementuetatik (argia, zilarra eta denbora) bere zatien batura baino gehiago den produktu bat nola bilakatzen den, alegia. Gaur egun bizi gare gizarte frenetikoan, sarritan falta zaigun etenaldi eta hausnarketarako tartea eskaintzen du prozesuak.