Kontzertua: DISTORSION + BASERRIKO OLLASKUE LABIEN

Punk doinuez gozatzeko aukera izango dugu Sanagustinen.

Azpeitia, E-20730
Kontzertua: DISTORSION + BASERRIKO OLLASKUE LABIEN
  • Noiz 2020/01/18 22:30
  • Non Sanagustin Kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Distorsion taldea Barakaldotik dator, eta 30 urte daramatzate jotzen. Gaur egun beraien "20 T-mazos" lan berria aurkezten daude, non beraien ibilbidearen 19 abesti ezagunenak birgrabatu dituzte abesti berri bat gehituz. Taldeak aro ezberdinak bizi izan ditu, eta taldekide aldaketa anitz. Egun, ordea, inoiz baino oldarkorrago ari dira lakasitoen erregeak.

113 bala izeneko diskoa kaleratu berri du Baserriko Ollaskue Labien Azpeitiko punk taldeak, eta dagoeneko salgai jarri dute, sei eurotan. Guztira, bederatzi abesti jaso dituzte bertan.