Azpeitia, E-20730

Kontzertua: DUPLA + XATIRO

Doinu urbanoak izango ditugu Sanagustin kulturgunean.

2020-07-17 22:00:00+02:00
2020-07-17 22:00:00+02:00
2020-07-17 22:00:00+02:00
Sanagustin Kulturgunea
Sarrerak
Kontzertua: DUPLA + XATIRO

DUPLA 

Nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.  

Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen zituzten Ikus-entzuneko kapituluak  Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-a egiten hasi ziren 2018ko neguan. 

Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute. 

 

XATIRO 

Unai Unda , Xatiro bezala artistikoki ezaguna, euskaraz zein gaztelaniaz rapeatzen duen raper bilbotar bat da.Bere testuetan literatura, komikiak eta filmei buruzko aipamenak egiten ditu. Baita satira eta ironia erabilzen du politika eta erligioaz hitz egiteko.   

Bere genero musikala rapa izanda, rock, hardcore, pop klasikoa edo Lo-fi estiloetan ere murgiltzen da. Esan genezake, Lo-fi Hip hop-a dela atera dituen azken lanen estilo nagusia.