Azpeitia, E-20730

IDOIA

Idoia Asurmendiren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Soreasu Antzokian

2021-07-09 19:00:00+02:00
2021-07-09 19:00:00+02:00
2021-07-09 19:00:00+02:00
KONTZERTUA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
IDOIA

ILUN ETA ABAR 2. diskoaren aurkezpena

Idoia Asurmendiri familia girotik datorkio musikarako zaletasuna, eta txikitatik hasi zen bere etxeko musika-tresnekin esperimentatzen. Urte askoan, bere aisialdia ere horretara bideratu du, hainbat abesbatzatan parte hartuz eta piano ikasketak eginez. Bestalde, pedagogiako espezialitateko musika-ikasketak hasi ditu Musikenen.

Duela urte batzuk bakarlari bezala hasi zen inguruko herrietan kontzertuak eskaintzen, euskal abestien bertsioak egiten zituen, baita pop-rock eta soul estiloko kanpoko abestien bertsioak ere, baina orain abestiak ere konposatzen ditu eta hainbat alditan poesia sorkuntzak eta bere lana uztartzen ditu. Bere abestiak jotzeko asmoarekin sortu zen ‘Ilun eta abar’ proiektua.

2020ko udan hogei bat kontzertu eskaini zituen gure geografiako antzoki eta karpetan. Udazken honetan bere lehen diskoa grabatu du, 2021eko udaberrian aurkeztuko duena. Eñaut Elorrieta eta Olatz Salvadorrekin kolaboratu du eta Fernando Velázquez-ek moldatutako bere kanta bat Euskadiko Orkestrarekin grabatu du. Laster ere ‘Fair Saturday’ kontzertuan parte hartuko du. Karlos Aranzegi (perkusioa), Joanes Ederra (baxua) eta Andoni Garcia (gitarra) dira bere taldekideak.

 

IA web.jpg