Azpeitia, E-20730

Kontzertua: PABLO MILANÉS (sarrerak agortuta)

Kontzertua eskainiko du Soreasu Antzokian irailaren 6an. Sarrerak agortuta daude.

2020-09-06 20:00:00+02:00
2020-09-06 20:00:00+02:00
2020-09-06 20:00:00+02:00
Soreasu Antzokia
Kontzertua: PABLO MILANÉS (sarrerak agortuta)

Trobalari kubatarra eskaintzen ari den Esencia Tour'20 biraren baitan, Azpeitiko Soreasu Antzokian izango da bere kantutegiko abesti entzutetsuenak abesten.

Pablo Milanés trobalari kubatar ezaguna Azpeitiko Soreasu Antzokian izango da irailaren 9an. Kontzertua 20:00etan hasiko da -ate irekiera 19:30ean izango da- eta sarrerak kulturaz.eus webgunean eskuratu daitezke, 35€-45€ (+ kudeaketa gastuak) artean ordainduta.

Esencia Tour'20 biraren baitan etorriko da Azpeitira Milanés. Musikari kubatarrak bere obraren esentzia bildu nahi izan du bertan. Bere ibilbideko abesti ezagunenak (En Breve Espacio, Yolanda, Para Vivir, Ya Ves...) nahiz Milanésen musikaren ezaugarri nagusiak biltzen dituzten abestiak eskainiko ditu kontzertuan. Milanések sei hamarkada daramatza oholtza gainean. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berriaren erreferente nagusia da.

2005ean bi Latin Grammy lortu zituen, eta, 2015ean, Lifetime Achievement Grammya. Hala eta guztiz ere, ez dio une batean ere eszenatokiei muzin egin, eta musika nahiz poesia sortzen eta abesten jarraitu du azken urte hauetan.

Pablo-Milanes-web.jpg