Azpeitia, E-20730

Kontzertua: ZETAK (sarrerak agortuta)

2020-12-23 19:00:00+01:00
2020-12-23 19:00:00+01:00
2020-12-23 19:00:00+01:00
Soreasu Antzokia
Kontzertua: ZETAK (sarrerak agortuta)

Erabat naturalki sortu den mugimendu baten isla da "Zeinen Ederra Izango Den". Asko dira faltan botatzen ditugun gauzak. Baina aukera dugunean galdutako denbora berreskuratzeaz askoz harago joango gara. Planak aldatu eta aiton-amonei denbora gehiago eskainiko diegu. Pantaila-aurreko orduak gutxitu eta garagardo bat hartuko dugu txikitako lagun harekin. Edozein aitzakia aprobetxatuko dugu mendira joan eta hankak lurrean sentitzeko (Eta ez hainbeste oraingo "hodei" digital horretan).

Hausnarketa honen eragilea Covid-19aren krisia izan da. Baina honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu. Benetan merezi duten gauzei atentzioa jartzean datza. Eta agian ez horrenbeste, adibidez, sare sozialei.

Disko hau, bere abesti eta bideoklipak denonak sentitzen ditugu. Ez bakarrik ZETAK-enak. Sortze prozesu oso kolaboratiboa izan du lan honek. Jende askok hartu du parte ZEIDen: Nire amonak, lehengusuak, nire kuadrillak, aitak, osabak, izebak, crew-ak, nire arrebak, ilobak, lehengusinak, aitonak... Geure bideoklipetako bat jarri eta ez dugunean ia inor ezagutzen, zera sentitzen dugu: DISKO HAU DENONA DA.

Txarrenari onena ateratzen diote abesti hauek. Gizakiok batu beharra dugulako. Guzti honetatik gauza onak atera ditzakegula sinisten dugu. Sufritutakoaz ikasi. Momentua da: Bideratu dezagun bizitako guztia itxaropen bidera. Guzti hau pasako da. Eta ikusiko duzue Zeinen Ederra Izango Den.