- https://www.kulturaz.eus/agenda/kulturaz-erakusketa
 - 12 URTEZ KULTURA HAUSPOTZEN
 - 2023-08-14T00:00:00+02:00
 - 2023-08-14T23:59:59+02:00
 - 12 URTEZ KULTURA HAUSPOTZEN
 
        Azpeitia,
        E-20730
    
    12 URTEZ KULTURA HAUSPOTZEN
2023-08-14 09:00:00+02:00
      2023-08-14 09:00:00+02:00
      
    ERAKUSKETA
      Sanagustin kulturgunea
      
      
      
    
              
          Kulturaz kooperatiba kultura osotasunean sustatzeko kooperatiba herritarra gara, 2010ean sortua. Kultur ikusgarritasuna, sormena eta transmisioa lantzen ditugu Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian eta Dinamoa sormen gunean.
Dinamikoa, parte-hartzailea, zabala, herriko taldeen, eragileen eta sortzaile berrien plaza gara. Izaera soziala dugu, balore eta balio finko konkretuekin gizartean kulturaren bidez bestelako eredu bat zabaldu nahi dugu.
Autonomia eta elkarlanaren arteko oreka ardatz, ahalmen ekonomiko propioaren eta gizarte eragile desberdinen elkarlanaren bidez kultur ahalmena garatuz. Azpeititik eta eskualdetik sortua, Euskal Herriari begira gaude. Euskal kultura, euskaraz egiten eta sortzen dena, bultzatu nahi dugu.
Urtean 200 ekitalditik gora antolatzen ditugu, dozenaka kultur proiektu garatu eta hainbat taldek sormen egonaldiak egiten diuzte gure espazioetan.
Erakusketan azken urteotako lagin txiki bat bildu dugu, egindakoak oroitu eta ikasturte berriari gogoz ekiteko.
        
        