- https://www.kulturaz.eus/agenda/kurt-diemberger
- Kurt Diemberger
- 2018-05-17T21:30:00+02:00
- 2018-05-17T23:59:59+02:00
- Kurt Diemberger (Villach, Austria, 1932ko martxoaren 16a) Azpeitira etorriko da mendi emanaldia eskaintzera. Bere dokumentala aurkeztuko digu, Alex Txikonen laguntzaz. Beste mendizale handi bat aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dugu Azpeitiko eta inguruko mendizaleon zorterako.
- Kurt Diemberger
Kurt Diemberger
Kurt Diemberger (Villach, Austria, 1932ko martxoaren 16a) Azpeitira etorriko da mendi emanaldia eskaintzera. Bere dokumentala aurkeztuko digu, Alex Txikonen laguntzaz. Beste mendizale handi bat aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dugu Azpeitiko eta inguruko mendizaleon zorterako.
Kurt Diemberger austriar alpinista, zinemagile, argazkilari eta idazlea da.
1957ko ekainaren 9an Broad Peak mendiaren gailurra lehenbiziko aldiz zapaltzea lortu zuten mendizale taldeko bat izan zen. Talde honetako beste kideak Fritz Wintersteller, Marcus Schmuck eta Hermann Buhl izan ziren.
1960ko maiatzaren 13an suitzar-austriar espedizioko kideak ziren Kurt Diemberger, Peter Diener, Ernst Forrer, Albin Schelbert, Nyima Dorji eta Nawang Dorji-k Dhaulagirimendira lehenbiziko aldiz igotzea lortu zuten.
Hauetaz gain denera beste mendi askoren artean, 7 zortzimilako igo ditu. (Wikipediatik jasotako informazioa)