• LA M.O.D.A.
  • 2018-03-24T23:00:00+01:00
  • 2018-03-24T23:59:59+01:00
  • ‘Salvavida (de las balas perdidas)’ izeneko disko berriaren aurkezpena, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko egunean. SARRERAK AGORTUTA
  • LA M.O.D.A.
Azpeitia, E-20730

LA M.O.D.A.

‘Salvavida (de las balas perdidas)’ izeneko disko berriaren aurkezpena, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko egunean. SARRERAK AGORTUTA

2018-03-24 23:00:00+01:00
2018-03-24 23:00:00+01:00
2018-03-24 23:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunean
Sarrerak
LA M.O.D.A.

La Maravillosa Orquesta del Alcohol taldea, bazter guztiak dantzan jarri eta gero, zaleak egin eta sortuz ibili eta gero, ezkutatu egin zen. Zurrumurruak izan ziren taldearen gainean, desegin egingo zela esateraino. Urtebeteko isiltasunaren ondoren ikusi duguna da, ezetz; taldea osasuntsu dagoela eta ezkutura gordetzearen arrazoia disko berria grabatzen ari zirela izan zela. Salvavida (de las balas perdidas) izeneko lan berriarekin etorriko dira Sanagustin kulturgunera, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren egunean. 

6 urteko ibilbidean zehar edan bidaiatetik jasotako uzta da disko berria. Folk eta country musika estiloko kantuek osatzen dute gehienbat talde bikain honen errepertorioa, Zuzenekoek sona handia izaten dute, zaleak eta entzuleak guztiz erakartzea lortzen baitute. Beraiek dena ematen dutelako lortzen dute, besteak beste. Gai sozialak eta pertsonalak uztartu dituzte kantuen hitzetan disko honetan ere.