Azpeitia, E-20730

Laboaldia

2018-11-21 12:00:00+01:00
2018-11-21 12:00:00+01:00
Sanagustin kulturgunea
Laboaldia

Abenduaren 1a egun berezia da euskaldunarentzat 2008az geroztik: Mikel Laboa hil zen, eta denok sentitu ginen umezurtz.
Mikel Laboaren unibertso poetikoa bere osotasunean erakustea da gure asmoa, baina ez omenaldia egiteko bakarrik, ez bere lanaren alderdi guztiak ezagutzera emateko soilik, baizik eta sortzaile berriei ateak irekitzeko, sortzeko grina kutsatzeko, mundua nork bere erara eman dezan laguntzeko.
Mikel Laboaren lanak ahotsa eta kantua ditu ardatz, edozein herri kantak bezalaxe, eta gitarra biluzi bat. Bere lanak, ordea, beste mundu asko biltzen ditu bere baitan: bere garaiko hainbat poetaren hitzak hartu zituen kanturako, Zumeta pintorearen lana hautatu irudia jartzeko, beste hainbat musikarirekin aritu zen lanean...
Mikel Laboaren unibertso poetiko oparoa erakusteko beharra ikusi genuen Kultur Mahaian eta Kulturaz kooperatiban, gure ardatzak Sormena eta Transmisioa izanik egitasmo honek biak batzen zituelako, eta ikusita datorren urtean Dinamoa Sormen Gunea martxan hasiko dela, guretzat garrantzitsua baitzen sortzaile handi baten lana berreskuratu eta sortzaile berriei bideak irekitzea. Unibertso poetiko hori erakusteko egitarau hauxe prestatu dugu azaroaren 21etik abenduaren 2ra.

ESKUORRIA LABOALDIA.jpg