- https://www.kulturaz.eus/agenda/lau-haizetara-bash
- LAU HAIZETARA | BASH
- 2025-06-12T17:30:00+02:00
- 2025-06-12T23:59:59+02:00
- LAU HAIZETARA | BASH
LAU HAIZETARA | BASH

AISIALDI INKLUSIBOAZ HITZ EGITEKO UNEA HELDU DA: LAU HAIZETARA EKINTZA AZPEITIRA IRITSI DA
Batera Aske Kooperatibak Kulturaz Kultur Kooperatiba, Marea Urdina eta Atzegi taldeekin elkarlanean, aniztasun funtzionala duten gazteentzako sormen-tailerra eta familientzako mahai-ingurua antolatu ditu Dinamoa sormen gunean. Ekimen hau Lau Haizetara izeneko biraren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusia da aisialdi inklusiboaren inguruko gogoeta kolektiboa sustatzea eta tokian tokiko errealitateak ezagutzea, esperientziak eta beharrak elkarbanatuz.
Lau Haizetara ekimena aniztasun funtzionala duten gazteen eta haien familien beharrak identifikatzeko eta etorkizuneko proiektu berriak martxan jartzeko sortu da. Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritan garatzen ari da 2025. urtea bitartean, eta topaketak izango dira bere muina.
Batera Aske Kooperatibak urteak daramatza aisialdi irisgarria eta sormena ardatz duten programak garatzen, tokiko udalekin elkarlanean. Arrasate, Aretxabaleta, Eibar, Elgoibar, Zarautz eta Iruñean martxan ditugu ekimenak, eta horien bidez aukera berdintasuna eta parte-hartze aktiboa sustatzen ditugu, aisialdia eta kultura eskubide unibertsal gisa ulertuta.
Azpeitiko saioa ekainak 12 izango da, 17:30etik 19:30era, Dinamoa Sormen Gunean. Saio horretan, alde batetik, gazteek beren sormen gaitasunak askatasunez garatzeko aukera izango dute tailer batean; eta bestetik, familiek euren esperientziak partekatu ahal izango dituzte elkarrizketa-giroan.
Herriko eta inguruko gazte eta familia guztiak zaudete gonbidatuta espazio parte-hartzaile eta errespetuzko honen parte izatera.
Hona hemen formulategia eta harremanetarako kontaktua: https://forms.gle/
