• Lemy River + Anai
  • 2019-04-27T19:00:00+02:00
  • 2019-04-27T23:59:59+02:00
  • 'Lemy River' eta 'Anai' taldeek kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean 'Katapulta Tour Gipuzkoa' zirkuituaren baitan.
  • Lemy River + Anai
Azpeitia, E-20730

Lemy River + Anai

'Lemy River' eta 'Anai' taldeek kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean 'Katapulta Tour Gipuzkoa' zirkuituaren baitan.

2019-04-27 19:00:00+02:00
2019-04-27 19:00:00+02:00
2019-04-27 19:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Lemy River + Anai

Lemy River “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin.

Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian… Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela. Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du.

Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado (bateria elektronikoa).

Martxoan argitaratu berri dute “Control” izena duen abestia, laister argitaratuko duten Ep berriaren lehen abestia da.

 

ANAI, Astigarragan sortu den Power Duo-a da. Gari ahotsetan eta kitarran eta Iban baterian eta bigarren ahotsetan. Energiaz beterik aurkezten dute beraien rock progresiboa. Lehendik ere, bete formazio batzuetak aritu dira elkarrekin, besteak beste: Bisai, dReza, Thanks to Losers, Vomito eta inox. Ibanek denbora dexente zeraman formatu horretan pentsatzen, hau da, energiaz beteriko rocka defendatzen, baino bi pertsonekin bakarrik eta behar izanez gero, eta askoz jota, sintetizadore baten laguntzaz. Burura lehen etorri zitzaion izena, proiektu honetarako, Gari-rena izan zen. Laguntasunarengatik, bere ideiengatik, konposatzerako orduan eta bien artean zegoen konplizitatearengatik, 10 urte baino gehiagoren ondoren.

2018an, beraien lehen lana aurkeztu zuten, “Pentsatu, Eraiki” izenarekin. 7 abestiz osatutako EPa. Orain, beraien diska berria prestatzen ari diren bitartean, hurrengo lanaren lehen singlea aurkeztuko dute, “Eskerrikasko galtzaile”.