Azpeitia, E-20730

Luis Piedrahita: Las amígdalas de mis amígdalas son mis amígdalas

Bakarrizketa saioa eskainiko du artista polifazetiko honek. Ordu eta erdi iraungo du, Vitamin produccionesek antolatutako ikuskizunak.

2018-06-09 22:30:00+02:00
2018-06-09 22:30:00+02:00
2018-06-09 22:30:00+02:00
Bakarrizketa
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Luis Piedrahita: Las amígdalas de mis amígdalas son mis amígdalas

Izenburua: LUIS PIEDRAHITA Las amígdalas de mis amígdalas son mis amígdalas
Bakarrizketatzailea: Luis Piedrahita
Iraupena: 80 min.
Gomendatutako adina: 12 urtetik gora. 
Ateen irekiera: 22:00. 
Hasiera: 22:30.
Sarrera: aurrez 19€ / Egunean: 23€
Antolatzailea: Vitamin producciones.

Las amígdalas de mis amígdalas son mis amígdalas Luis Piedrahitaren ikuskizuna da. Umoredun, jende garbi eta exigentearentzat pentsatua. Eta badakigu zu horrelakoa zarela. Hain gara sotilak nahiago dugula zu goraipatu guri buruz hitz egitea baino. Baina, hala ere, esan beharra dugu, ikuskizun honi buruz XXI. mendeko ikuskizunik burutsuena, ikusgarriena eta poetikoena dela esan dutela. Ez dugu esango noski, Luis Piedrahita bera izan zela esan zuena.

Luis Piedrahita artista handia, denetarik egiteko gai da. Oraingoan, oholtzara igo nahi du behin bakarrik biziko garela erakusteko... eta hau dela momentua esateko. Jende askok baitio "behin bakarrik biziko gara; hau gogoa iristeko!". Akats larria da hori. Ikuskizun honek bizitza hotel bat bezalakoa dela erakutsiko digu. Denbora laburrez egongo garen leku bat, nondik ahal den guztia hartu eta eraman behar dugun. Gure eguneroko miseriak erakutsiko dizkigu, barre egin dezagun. Berea duen umorearekin, egoismoa, inbidia eta konfiantza eza gainditzen lagunduko digu.

Ordu eta erdiko ikuskizuna izango da, barreak eta emozioak pizten lagunduko duena, soilik ahots, gorputz eta izaera handiz lagunduta.