• MAHAI EDITORIALA 2022
  • 2022-07-02T10:00:00+02:00
  • 2022-07-02T23:59:59+02:00
  • Hainbat argitalpen artistiko aurkeztuko dira Dinamoa sormen gunean Sistema Eragilearen eskutik. Argitalpenez gain performanceak eta zuzenekoak izango dira.
  • MAHAI EDITORIALA 2022
Azpeitia, E-20730

MAHAI EDITORIALA 2022

Hainbat argitalpen artistiko aurkeztuko dira Dinamoa sormen gunean Sistema Eragilearen eskutik. Argitalpenez gain performanceak eta zuzenekoak izango dira.

2022-07-02 10:00:00+02:00
2022-07-02 10:00:00+02:00
2022-07-02 10:00:00+02:00
AURKEZPENAK ETA PERFORMANCEAK
Dinamoa sormen gunea
MAHAI EDITORIALA 2022

Bada denboratxo bat argitalpen artistikoak artearentzako eta artistentzako berariazko bitarteko bihurtu direla; jada ez dira erakusketa-aretoetan gertatzen denaren erreprodukzio hutsak. Argitalpen bakoitzak bere-berea duen denbora eta espazio bat eransten du, bere berezko materialtasunean hedatzen dena erabiltzaile eta irakurlearen esku eta begietan.

Argitalpen hauek kolaborazioaren fruitu izaten dira ia beti, eta etorkizun zehaztugabe batera jaurtiriko objektu gisa irauten dute denboran, utopia txikien pare.

Sistema Eragilearen Mahai Editorialaren bigarren aldi honek argitaratze izaeran sakontzea dauka helburutzat. Hauen bila ariko gara: mundu paraleloak barnebiltzen dituzten argitalpenak; artistaren liburuak eta paperezko artefaktuak; egileak berak sortutako edizioak; bitxitzat jotzen diren liburuak, ezinezkoak; artisten eleberriak; edizioaren ezaguera zabaltzen duten proiektuak, eta abar.

Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei.

10:00 Sarrera

10:15 Zelai ederrak, zapi zikinak Nerea de Diego

10:45 El triunfo del miedo Maslow Industries / Fermín Díez de Ulzurrun

11:15 Covid Study Houses Jonander Agirre / Ekain Olaizola

11:45 IdePC, El Instituto de los Pasillos Complejos Charo Garaigorta

12:15 Atsedena

12:30 Samizdat Roberto Aguirrezabala

13:00 Copiador mil hojas Amable Arias Maru Rizo / Antonio Cáceres

13:30 PERFORMANCE: Sueños Itziar Okariz

14:30 BAZKARIA, Sanagustin Kulturgunea

16:30 Entre mares Diego Aldasoro

17:00 Atlas emocional del Bidasoa María José Noain

17:30 Martxaundi Azala Kreazio Espazioa

18:00 Esertzeko Bederatzi Modu - Nueve Modos De Sentarse Fran Fraca

18:30 Atsedena

18:45 The Viewing Room Gala Knörr

19:15 Resilire. Desviaciones de un tema Susana Talayero

19:45 PERFORMANCE: Partiturak/s Txaranga Urretabizkaia