• MAHAI EDITORIALA 2022
  • 2022-07-03T10:00:00+02:00
  • 2022-07-03T23:59:59+02:00
  • Hainbat argitalpen artistiko aurkeztuko dira Dinamoa sormen gunean Sistema Eragilearen eskutik. Argitalpenez gain performanceak eta zuzenekoak izango dira.
  • MAHAI EDITORIALA 2022
Azpeitia, E-20730

MAHAI EDITORIALA 2022

Hainbat argitalpen artistiko aurkeztuko dira Dinamoa sormen gunean Sistema Eragilearen eskutik. Argitalpenez gain performanceak eta zuzenekoak izango dira.

2022-07-03 10:00:00+02:00
2022-07-03 10:00:00+02:00
2022-07-03 10:00:00+02:00
AURKEZPENAK ETA PERFORMANCEAK
Dinamoa sormen gunea
MAHAI EDITORIALA 2022

Bada denboratxo bat argitalpen artistikoak artearentzako eta artistentzako berariazko bitarteko bihurtu direla; jada ez dira erakusketa-aretoetan gertatzen denaren erreprodukzio hutsak. Argitalpen bakoitzak bere-berea duen denbora eta espazio bat eransten du, bere berezko materialtasunean hedatzen dena erabiltzaile eta irakurlearen esku eta begietan.

Argitalpen hauek kolaborazioaren fruitu izaten dira ia beti, eta etorkizun zehaztugabe batera jaurtiriko objektu gisa irauten dute denboran, utopia txikien pare.

Sistema Eragilearen Mahai Editorialaren bigarren aldi honek argitaratze izaeran sakontzea dauka helburutzat. Hauen bila ariko gara: mundu paraleloak barnebiltzen dituzten argitalpenak; artistaren liburuak eta paperezko artefaktuak; egileak berak sortutako edizioak; bitxitzat jotzen diren liburuak, ezinezkoak; artisten eleberriak; edizioaren ezaguera zabaltzen duten proiektuak, eta abar.

Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei.

10:00 La isla de los faisanes. Modos de contar la historia / Intzura. Historia kontatzeko moduak Ivan Gómez / Iraitz Agirre

10:30 Volatile Environments Asier Pérez-González

11:00 Colección 1. Volumen I y II Antonio Menchén

11:30 Actos de reverberación Inés García

12:00 Atsedena

12:15 <3 Arrate Rodriguez

12:45 Rééducation Juan Pérez Agirregoikoa

13:15 Her Majesty Sylvia M Gema Intxausti

13:45 PERFORMANCE: Res-cue. The Archive in the Mouth Ainara LeGardon

14:30 BAZKARIA, Sanagustin Kulturgunea