Atman

Mai Vázquez-Domènech (Azkoitia) artista azkoitiarrak ATMAN izenez bildu ditu 11 margolan, akrilikoan eginda. Lehiaketa askotara aurkeztu ez bada ere, bi sari lortutakoa da; Azkoitian, lagin kolektibo batekin Lehen Sari Berezia, eta Lezon, Elias Salaberria zena oroitzeko egiten den estilo libreko Pintura lehiaketan, lehen saria. Erakusketa ekainaren 16a arte egongo da.

  • Atman
  • 2017-06-01T00:00:00+02:00
  • 2017-06-01T23:59:59+02:00
  • Mai Vázquez-Domènech (Azkoitia) artista azkoitiarrak ATMAN izenez bildu ditu 11 margolan, akrilikoan eginda. Lehiaketa askotara aurkeztu ez bada ere, bi sari lortutakoa da; Azkoitian, lagin kolektibo batekin Lehen Sari Berezia, eta Lezon, Elias Salaberria zena oroitzeko egiten den estilo libreko Pintura lehiaketan, lehen saria. Erakusketa ekainaren 16a arte egongo da.
  • Atman
Azpeitia, E-20730
Atman
  • Erakusketa
  • Noiz 2017/06/01
  • Non Sanagustin kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Mai Vazquez-Domènech-en aurkezpen idatzia:

Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean ateratzen nituen notarik onenak soinketa eta marrazketa ikasgaietan lortzen nituen. Hain zuzen, marrazketak beti lagundu izan nau nire bizitzan zehar, izan arkatz bidez, akriliko edo pastel…

Aitor dut ez diodala neuk denbora askorik eskaini zenbait garaitan, baina azkenaldi honetan, gogoetarako, inspiraziorako eta sortzeko momentuan nagoela diost gorputzak. Horren ondorio dira erakusketan aurkituko dituzuen 11 margolanak, teknika mistoa erabiliz eta oihalaren gainean akrilikoarekin egindakoak. Estiloz abstraktu eta inpresionistak direla esango nuke.

Erakusketa honetan, margolan bakoitzari azalpen txiki bat eskaini diot. Margolanek hitzez adierazteko beharra zutelako, hitza eman diet nik. Eta erakusketari ATMAN deitu diot, hinduismoan eta budismoa arima adierazteko erabiltzen den hitza delako, nahiz eta esanahia zertxobait aldatzen den batean edo bestean erabilita.  

Mai Vázquez-Domènech dut izena, batzuetan izenik izaterik ere nahi ez izan arren, gaur Mai sentitzen naizen moduan, bihar Veronica eta etzi ikur bat, gauza bat edo animalia bat sentitu naitekeelako. Gaur-gaurkoz horrela nago. Erakusketa hau zuen gustukoa izatea nahi nuke. Ni gustura nago erakutsi ahal izatearekin, eta halako leku ederrean gainera.

Eskerrik asko, gracias mil, Tashi Delek.

∞ Mai Vázquez-Domènech ∞