Azpeitia, E-20730

Martin Zalakain

ARTEDRAMA

2018-11-24 21:30:00+01:00
2018-11-24 21:30:00+01:00
2018-11-24 21:30:00+01:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Martin Zalakain

Bere patuari ihes egin ezin dion abenturazalea da Martin Zalakain. Pio Barojaren lanik estimatuenetakoa den eleberri hau, western karlistatzat jo daiteke kasik: mendiko ibilerak, maitasunaren hasi-masiak, estraperloaren estuasunak...

Tabernako beroaldien lekuko izango gara, ezagutuko ditugu gerrako trantze gordinak eta bideetan barrena topatutako adiskidantza zintzoak zein aliantza interesatuak.

“Bizirik nago, baina barruan dudan bizitza erabili ezean, usteldu egiten zait”, dio Martinek, arriskuen ezaxola, sasiaren lagun.

Gozotik eta tragikotik, bietarik du asko Zalakainen bizitzak. Ez du ekintzarik falta, ez eta ospakizunik ere.

Heroiaren kasta eta katarsiaren aldarria hain bere dituen nobela batek, izan ote dezake dantzaren bidezkoa baino taularatze hoberik?

 

FITXA ARTISTIKOA:

• Zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz

• Taula zuzendaritza: Ander Lipus

• Idazkera: Harkaitz Cano

• Koreografia: Juan Antonio Urbeltz

• Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Astigar (Astigarraga), Gure Kai (Deba)

• Dantza Maisu/Maistrak: Fernando Ariztizabal, Jexux Larrea, Iñaki Arregi, Garikoitz Otamendi, Itziar Otamendi, Josu Garate

• Talde arduradunak:Claude Iruretagoyena, Oier Araolaza, Aritz Ibañez, Iker Gil, Eire Vila • Musika sorkuntza: Marian Arregi , Mikel Urbeltz

• Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Mikel Urbeltz (biolina), Arantzazu Mujika (biolina), Maider Urbeltz (arpa, ahotsa), Imanol Urkizu (panderoak), Ander Blasco (akordeoia), Isabel Abarzuza (mandolina), Rosana Ascacibar (lautea), Ander Percaz (gitarra), Beñat Lopez (perkusioa), Aitor Huarte (txirula), Ibai Osinaga (bonbardinoa), Ibai Indart (tronpeta), Julen Leuza (bonbardinoa), Osel Molinet (klarinetea), Iñaki Sagardoi (txistua), Iruñeko Ezpelur dultzaineroak: Tomas Diaz, Xabier Maritxalar, Shanti Diaz

• Aktorea: Ander Lipus

• Soinuztatzea: Angel Katarain

• Argiztapen diseinua: Junki Mayo (ArgiBeltz)

• Argiztapena: Eragin

• Jantziak: Amaia Bueno

• Makillajea: Mertxe Ibañez

• Arduradun ekonomikoa: Garbiñe Argaña

• Irudiak: Tomas Hernandez-Mendizabal

• Argazkiak: Iñaki Zugasti

• Webmaster: No Media Estudio

• Ekoizpena: Ikerfolk

• Hedapena: Artedrama