Mendi Tour

Kulturaz Kooperatibak, Sokaitz Azpeitiko Eskalada Elkarteak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Paradisu Zinema Zine Klubak bat eginik eta elkarlanean Mendiko Zinemaldia eskaini nahi diegu Azpeitiko herritarrei. Bilbon urtez urte ospatzen den eta 2016ko abenduan bere bederatzigarren edizioa bete duen Mendi Film Festival-eko film sorta ekarriz Azpeitira.

  • Mendi Tour
  • 2017-05-25T21:00:00+02:00
  • 2017-05-25T23:59:59+02:00
  • Kulturaz Kooperatibak, Sokaitz Azpeitiko Eskalada Elkarteak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Paradisu Zinema Zine Klubak bat eginik eta elkarlanean Mendiko Zinemaldia eskaini nahi diegu Azpeitiko herritarrei. Bilbon urtez urte ospatzen den eta 2016ko abenduan bere bederatzigarren edizioa bete duen Mendi Film Festival-eko film sorta ekarriz Azpeitira.
  • Mendi Tour
Azpeitia, E-20730
Mendi Tour
  • Zinea
  • Noiz 2017/05/25 21:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Maiatzaren 25ean ikusiko ditugunak:

1. Annapurna III - Unclimbed (Alpinismoa)

2016,  Austria, 12 min
Zuzendaria: Jochen Schmoll
Ekoizpena: Red Bull Media House
B.O.: ing/ale AZPIT.: es

David Lamak Hansjörg Auer eta Alex Blümel alpinistekin 2016an Himalayara eginiko espedizioari buruzko lana. Alpinismoak egun duen erronkarik handienetakoari aurre egingo diote, Annapurna III-ren hego-ekialdeko ertza eskalatzea. Langintza horretan taldekideek jasaten duten nekea, antsietatea eta kalbarioa erakusten ditu filma honek.

2. Freedom under load (Bilbao Mendi Film Festibaleko sari nagusia)

2016, Eslovakia, 58 min
Zuzendaria: Pavol Barabas
Ekoizpena: K2 Studio Euskadi mailako estreinaldia
B.O.: eslk AZPIT.: eus  

Tatras mendietako zamaketarien azken belaunaldiari buruzko lana. Zergatik hautatu zuten bizimodu hori, eta zergatik jarraitzen dute Europako azken Mohikanoak izaten. Eta bide batez, baliteke gutako bakoitzak soinean daramagun zamaz zerbait deskubritzea.

 

3. Jean Troillet, toujours aventurier (Ikuslearen saria)
2016, Suitza, 54 min
Zuzendaria: Sébastien Devrient
Ekoizpena: Vertiges Productions
B.O.: fr AZPIT.: eus

Jean Troilletek haren bizitzaren errepasoa egingo du: 50 urte alpinismoari emana, 40 urte espedizioak eginez, 30 urte Himalayan 8.000 metrotik gora eskalatuz,... 27 gonbidatu agertuko dira ezustean, bisita egingo diote, anekdotak kontatuko dituzte, barre egingo dute, isiltasun uneak egongo dira, eta guztia uztartuz gizaseme libre eta gartsu baten iragana ezagutuko dugu, artean, 68 urterekin, berdin jarraitzen duena.