Azpeitia, E-20730

MendiTour

Bilbao Mendi Film festibalean eskainitako hainbat filmen emanaldia, Soreasu Antzokian.

2019-05-23 21:00:00+02:00
2019-05-23 21:00:00+02:00
2019-05-23 21:00:00+02:00
Zinema
Soreasu Antzokia
Sarrerak
MendiTour

 

 

Liv Along The Way

2018, Kanada, 23min

Zuzendaria: Anthony Bonello & Mike Douglas

Liv Sansoz, artean gaztetxoa zela, Mont Blanc gailurra lehen aldiz jotzeaz batera mendiari loturik biziko zela ohartu zen. Birritan izan da kirol eskaladako munduko txapeldun, eta eskalada mistoan, mendiko eskian eta BASE jauzian ere nabarmendu da. Berrogei urterekin, Liv berebiziko erronka bati ekitekotan da: Alpeetako 4.000 metrotik gorako 82 gailurrak urte bakar batean eskalatzea.

 

 

Notes from the wall

2017, Belgika, 35min

Zuzendaria: Siebe Vanhee & Guillaume Lion

Sean Villanueva, Nicolas Favresse eta Siebe Vanhee Paineko Dorretara (Txile) itzuliko dira, Patagoniako biderik zailenetako bat, “El regalo de Mwono”, era askean eskalatzeko asmoz. 1.200 metroko lerro bat da, Erdiko Dorrearen ekialdeko aurpegian. Film honetan, umorea, musika, konpromisoa eta adiskidetasun estua nahasten dira munduko big wall basatienetako batean.

 

 

Age of ondra

2018, USA, 46min

Zuzendariak: Josh Lowell, Zachary Barr & Peter Mortimer

 2017an, 9c zailtasuneko Silence bidea eskalatu zuen Norvegian Adam Ondrak. Gradu horretako lehena eta, oraingoz, bakarra munduan. Hura egin ostetik, bere urratsei jarraituko diegu Txekiar Errepublikako etxetik hasita eta Europan eta Ipar Amerikan barna: nola ari den entrenatzeko metodo berritzaileak sortzen eta baliatzen, punta-puntako zer bide eta eskalada burutu dituen, edota 9a+ bat flashean, lehen saiakeran, eskalatzeko lehena izan nahi horretan zer ahalegin egiten ari den. Hortaz, eskaladan giza ahalmena noraino irits daitekeen esploratzen ari da.