• Micah P. Hinson
  • 2018-04-21T23:00:00+02:00
  • 2018-04-21T23:59:59+02:00
  • Ahots eta kantaera propioa duen artista batek egingo digu bisita Azpeitian. Son Estrella Galicia zirkuituarekin elkarlanean antolatuta.
  • Micah P. Hinson
Azpeitia, E-20730

Micah P. Hinson

Ahots eta kantaera propioa duen artista batek egingo digu bisita Azpeitian. Son Estrella Galicia zirkuituarekin elkarlanean antolatuta.

2018-04-21 23:00:00+02:00
2018-04-21 23:00:00+02:00
2018-04-21 23:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Micah P. Hinson

Leonard Cohen berri baten aurrean gaudela esan izan dute Micah P. Hinsoni buruz. Lehen diskoarekin ezezaguna izatetik arribitxi izatera pasa zen; bigarrenarekin, kultuko abeslari izatera; hirugarrenarekin artista gisa kontsolidatu zen; eta laugarrenetik aurrera, izar baten gisa jarri dute. Eszena alternatiboan indarrik galdu gabe, mugak gainditu eta maintsream zirkuituetan sartu da. 

Texas (Ameriketako Estatu Batuak) du bizileku. Gaztaro gorabeheratsuak bizi izan zituen, drogek eta maitasun eta osasun bizipenek eraginda. Kartzela ere ezagutu zuen. Folk-rock musika egiten du. Ukitu katartiko handiko musika da egiten duena, seguruenera bere bizipenen eraginez. 

Diskografia:

(2004) Micah P. Hinson and the Gospel Of Progress
(2005) The Baby and the Satellite
(2006) Micah P. Hinson and the Opera Circuit
(2008) Micah P. Hinson and the Red Empire Orchestra
(2009) All Dressed Up and Smelling of Strangers the Pioneer Saboteurs
(2010) Micah P. Hinson and the Pioneer Saboteurs
(2014) Micah P. Hinson and the Nothing
(2015) Brocken Arrows (with T. Nicholas Phelps)
(2017) Micah P. Hinson Presents The Holy Strangers