• MICE + GINGER
  • 2023-09-22T22:30:00+02:00
  • 2023-09-22T23:59:59+02:00
  • Miren Narbaizak gidatutako taldea Sanagustineko oholtzara igoko da. Aurretik Ginger talde zarauztarra arituko da.
  • MICE + GINGER
Azpeitia, E-20730

MICE + GINGER

Miren Narbaizak gidatutako taldea Sanagustineko oholtzara igoko da. Aurretik Ginger talde zarauztarra arituko da.

2023-09-22 22:30:00+02:00
2023-09-22 22:30:00+02:00
2023-09-22 22:30:00+02:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
MICE + GINGER

MICE 

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

GINGER

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

·