Azpeitia, E-20730

MIN + GAR + HARTZAK ZERUAN

2027-01-02 20:00:00+01:00
2027-01-02 20:00:00+01:00
2027-01-02 20:00:00+01:00
KONTZERTUA
SANAGUSTIN KULTURGUNEA
Doakoa
MIN + GAR + HARTZAK ZERUAN

Musika Bulegoaren laguntzarekin, Gar, Min eta Hartzak Zeruan taldeek kontzertua eskainiko dute urtarrilaren 2an Sanagustin kulturgunean.

Jon García Zabalaren, Gar, proiektu pertsonalak VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2026 saria jaso zuen. Garrek bakarkako bideari ekin zion 2024an, 15 urtez taldean egon ondoren, eta 2025ean bere lehen diskoa kaleratu zuen, "Oraina eskuetan". Lan intimo eta autobiografikoa, Gaztea Maketa Lehiaketa irabaztera eraman zuena.

Min taldea Urola Kostako boskotea da, 2025ean sortua. Space Rockaren atmosfera psikodelikoak eta grungearen gordintasuna uztartuz, taldeak bidaia sentsorial bat proposatzen du euskara hutsean. Taldea osatzen dute: Maite Martiarena, abeslaria eta teklatua (Perlak); Suharri Aranburu abeslaria (Trini Fox); Ibon Telleria baxua (Ankhar); Jon Sarasketa bateria (The Grace of Dionysus) eta Ion Brakamonte gitarra (Voltaia).

Arakil bailarako Hiriberrin sortutako PowerDuo-a da Hartzak Zeruan, 2024an sortua. Aitorrek eta Alainek osatzen dute taldea eta 2025ean 6 abestiz osatutako lehen EP-a grabatu zuten, 'Bidean' deitzen dena. Taldeak Kulturaz Kultur Kooperatibaren 2025eko Arkupehotsak proiektuan parte hartu zuen, eta orain, Sanagustin kulturguneko oholtza nagusian kontzertua eskainiko digute.

 

MIN + GAR + HARTZAK ZERUAN