Azpeitia, E-20730

Nafar iceberga (Euskara eta gaztelania XVI. Mendeko Nafarroan)

Peio J. Monteanok emango du hitzaldia, Nabarralde Fundazioko azpeitiarron napar zuzterrak taldeak antolatuta

2018-02-26 11:00:00+01:00
2018-02-26 11:00:00+01:00
2018-02-26 11:00:00+01:00
Hitzaldia
Sanagustin kulturgunea
Nafar iceberga (Euskara eta gaztelania XVI. Mendeko Nafarroan)

Ibebergaren analogia erabiliz Peio J. Monteanok berpizkundearen garaian Nafarroan hitz egiten ziren hizkuntzetaz mintzo da. XVI. mendean euskarak zuen indarraz eta nola amaitzen duen salto egiten testu idatzietara, nahiz eta erabilera nagusia ahozkoa izan.

Horrela euskararen ikuspuntu guztiz berria dugu aurrean, garaiko estatistiketan oinarritutako datuak erabiliz. Oinarri horiekin euskara da Nafarroako hizkuntza nagusia besteen gainetik. Errealitate horrek gaztelarren konkista eta mende batera ditugun aurreiritziak berrikustera garamatza.

Liburuak euskarak Nafarroan zuen garrantzia ezezik, euskararen historian Nafarroak duen garrantzia ere erakusten du.