• Necros Christos + Numen + Extinction
  • 2018-10-20T22:30:00+02:00
  • 2018-10-20T23:59:59+02:00
  • Metal gau berezia izango dugu Sanagustin kulturgunean. Iban Hernandez eta Ekaitz Garmendia azpeitiarren talde handien parte hartzearekin metal zale direnak aho zabalik utziko dituena.
  • Necros Christos + Numen + Extinction
Azpeitia, E-20730

Necros Christos + Numen + Extinction

Metal gau berezia izango dugu Sanagustin kulturgunean. Iban Hernandez eta Ekaitz Garmendia azpeitiarren talde handien parte hartzearekin metal zale direnak aho zabalik utziko dituena.

2018-10-20 22:30:00+02:00
2018-10-20 22:30:00+02:00
2018-10-20 22:30:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Necros Christos + Numen + Extinction

NECROS CHRISTOS

NC promo II(1).jpg

2001ean sortutako taldea da, magia eta mistizismo bitartez jaioa. Gerora Detah Metal ilun eta epikoen historian sartu zen Mors Al Ra gitarrista ezagunak sortu zuen.

2007an, Triune Impurity Rites lehen disko luzea kaleratu zuten eta mundu mailako sona irabazi. 2011n bigarren diskoa argitaratu zutuen, Doom of the Occult, Sepulchral Voice eta Van Records disketxe alemanen eskutik. 9 kantu eta taldearen ezaugarria den interludio akustikoek osatuta. Disko borobila, masa sonikoa, bakarra. 2005etik aurrera zuzenekoek ere izena hartu zuten eta gaur egun kontzertu ilun eta astunenetakoa da heurena. 

Azken lana, oraingoz, aurtengoa da. Domedon Doxomedon Sepulchral Voice Record-ek atera die maiatzean. Album hirukoitza da, zaleak asetu dituena. Azpeitira etortzearen ohorea izango dugu.

 

NUMEN

Numenarg+logoa.JPG

Numen Black Metal taldea, 1997an Arrasaten sortu zen. Euskal mitologiaz, legendez eta iraganeko aro ilunen inguruan jarduten dute bere kantuen hitzek.

Hasierako lanetan folk ukitu nabariak izan zituzten arren, urteak aurrera joan ahala musika ilun eta gordinagoa lantzen hasi ziren. Taldeak partaideen joan-etorri ugari izan du, ordea, azken bi urteetan formazioa finkatu dute.

Momentu honetan laugarren lan luzea izango denaren nahasketa lanak amaitzen ari da. Diska berria laster irtengo da labetik.

Diskografia

Haize sorginduen intziriak (1999)

Galdutako itxaropenaren eresia (2001)

... jarrai beza kondairak (2003)

Basoaren semeak (2004)

Numen (2007)

 

EXTINCTION

db3de37e-4fbd-477c-843d-54c699a5422d.jpg

EXTINCTION, 2014-an Ekaitz Garmendia (Azpeitia), Iban Hernandez (Azpeitia) eta Andoni Bassman (Bilbo) hirukotearen arteko konexio musikal eta pertsonal onaren fruitu bezala sortutako proiektua da. Metal Extremoaren hasieretatik esperientziadun Bilboko PHTHISIS talde mitikotik hasita, eta azken urteetako talde esanguratsuenetakoa izan den LEGEN BELTZA-n parte hartu ondoren, gure motibazio nagusia Metal musikan eta geure instrumentuetan ikertzen jarraitzea da, inolako "moda" edo klitxe-engandik urrun. Ildo honetan ari gara prestatzen material berria, eta denbora gutxi barru espero dugu irrika honen emaitzak erakustea.

2015-ean kaleratu zen “The Dark Matter” Demo goraipatua, eta orain arte ez da taula gainean aurkezteko aukerarik izan. Izan ere, alde batetik Iban Hernandez baterijole Azpeitiarrak, Berlinen daramatza azken zortzi urteak, NECROS CHRISTOS Death Metal talde esanguratsuarekin jotzen besteak beste. Bestalde Andoni Madrilen bizi da gaur egun, eta Ekaitz Karrantzan (Bizkaia). Hala ere distantzia ez da inoiz oztopo bat izango halako ilusioz ta gozamenez sortutako musika zuzenera eramateko!!

Espero dugu guri haina motibatzea zeuei ere!! Ongi etorri EXTINCTION-era, The Dark Matter.