- https://www.kulturaz.eus/agenda/nola-aukeratu-irakurgai-on-bat-1
- NOLA AUKERATU IRAKUGAI (ON) BAT?
- 2026-11-17T17:30:00+01:00
- 2026-11-17T23:59:59+01:00
- NOLA AUKERATU IRAKUGAI (ON) BAT?
NOLA AUKERATU IRAKUGAI (ON) BAT?
Haurrak liburuetara gerturatu eta irakurzaletasuna sustatzea litzateke tailer honen helburua. Horretarako, eskura ditugun tresnak ezagutuko ditugu, eta irakurgaiak ondo aukeratzeko gomendioak emango ditugu.
Liburuak ezagutzeko, marko teorikoa partekatzeko eta batez ere hausnarketak eta zalantzak argitzeko aukera izango dugu ikastaroan.
Bi egun hauetan leku egingo diegu liburuei, ipuinei, haurraren fantasiari. Izan ere, adituek azpimarratzen dute ipuinak ezinbesteko tresna direla, besteak beste fantasia eta irudimena garatzeko, batez ere bizitzako lehen urteetan.
Ipuinek aukera eskaintzen diete gure haurrei bizitzan garrantzitsuak diren bizipenak modu seguruan esperimentatzeko, bizitzarako garrantzitsuak diren erremintak eskuratzeko. Gurasoekiko lotura afektibo bat eskaintzen diete, barrura begiratzeko aukera bat, irudimena eta jakin-mina pizteko abagunea.
Ipuinak sinbolismoz eta jakintzaz beteta daude, eta aukera bat dira guraso eta hezitzaile moduan gure seme-alabekin bestelako lanketa batzuk egiteko.
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: euskara
Irakaslea: Dorleta Kortazar Alkoz

Sarrerak