• OBJEKTUEN ANTZERKIA | HARAGI BIZITAN
  • 2026-02-21T10:00:00+01:00
  • 2026-02-21T23:59:59+01:00
  • 'Haragi bizitan' zikloaren lehenengo tailerrean objektuen antzerkia landuko dugu. Dejabu konpainiako lagunek gidatuko dute saioa otsailaren 21ean, Dinamoa sormen gunean.
  • OBJEKTUEN ANTZERKIA | HARAGI BIZITAN
Azpeitia, E-20730

OBJEKTUEN ANTZERKIA | HARAGI BIZITAN

'Haragi bizitan' zikloaren lehenengo tailerrean objektuen antzerkia landuko dugu. Dejabu konpainiako lagunek gidatuko dute saioa otsailaren 21ean, Dinamoa sormen gunean.

2026-02-21 10:00:00+01:00
2026-02-21 10:00:00+01:00
2026-02-21 10:00:00+01:00
TAILERRA
DINAMOA SORMEN GUNEA
Sarrerak | Kultur bonoa
OBJEKTUEN ANTZERKIA | HARAGI BIZITAN

IKASTAROAREN AZALPENA

Antzerki fisiko eta objektu antzerkirako lehen gerturapen bat egitea da ikastaroaren helburua. Dejabu konpainiaren sormen prozesuetan lehengai nagusi diren eszena-lengoaiak partekatuko dira ikasleekin ariketa ezberdinen bidez, gorputz eta objektuekin lan egiteak eszenan zabaltzen dituen aukera amaigabeak elkarrekin arakatzeko.

Material ezberdinekin lehen gerturapen bat egingo da espazioan, mugimendua, hauskortasuna eta erritmoa bezelako kontzeptuei begiratuz. Gorputzen eta objektuen arteko harreman sotilak landuz errealismotik aldendu eta mundu onirikoetan murgiltzeko gonbidapena egingo da, eta amaitzeko, idazketa sortzailearen bidez, eszenarako testu materiala sortzeko ariketa bat egingo da. Konpainiak ohikoa duen moduan jolasa, entzumena eta laborategia izango dira ikastaroaren lehengai nagusiak. Banakako eta taldeko ariketak egingo dituzte ikasleek, eta elkarrekin pieza txiki bat sortuko dute ikastaroaren amaieran.

DEJABU KONPAINIA

Dejabu Konpainia 2001ean sortu zen, eta ordutik arte eszenikoen esparruan bere ahots propioa garatu du, ikuspegi estetiko bereizgarria eta ikerketa artistikoan oinarritutako lan-metodologia sendo batekin. Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcala zuzendari dituen konpainiak esperientzia murgiltzaile eta ausartak sortzen ditu, formatu tradizionalak zalantzan jarriz eta ikusleak hausnarketa poetikoetara gonbidatuz.

Euren lanen artean daude Gizona ez da txoria, Gure bide galduak, Arrastoak, edo Naon Tokin. Gaur egun Itzulera antzezlanarekin biran dabiltza arrakasta handiz. Azken lanak Azpetiako antzerki topaketetan ikusleen saria eskuratu zuen azken edizioan.

OBJEKTUEN ANTZERKIA | HARAGI BIZITAN