• ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA
  • 2023-05-13T18:00:00+02:00
  • 2023-05-13T23:59:59+02:00
  • Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta Segurako Historia Oroituz elkartearen herri antzerkia izango da Soreasu Antzokian
  • ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA
Azpeitia, E-20730

ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA

Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta Segurako Historia Oroituz elkartearen herri antzerkia izango da Soreasu Antzokian

2023-05-13 18:00:00+02:00
2023-05-13 18:00:00+02:00
2023-05-13 18:00:00+02:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA

Lourdes Imazek idatzi du antzerkia eta 21 herritarrek osatzen duten Historia Oroituz Antzerki Elkarteak antzeztuko du. 

Herriko antzerki elkarteak taularatzen duen bosgarren antzezlana izango da, Lourdes Imazek idatzi duen hirugarrena. Lourdesen arabera, «antzezlan berri hau bi garai desberdinetan dago kokatua. Alde batetik, baskoiek Orreagan Karlomagnoren tropak gailendu eta Eneko Aritza baskoien lehen errege izendatu zuten garaietan, VIII. eta IX. mendeak. Eta bestetik, XX. mendearen bigarren erdialdera, frankismo garaian. Azken honetan zenbait esketx antzezten dira, garaiko irakaskuntza, erlijioaren indarra, jendearekiko errepresioa eta abar azaltzeko».

12 gaztetxo eta 9 helduk parte hartuko dute. Lehen zatian, Orreagakoan, haurrak izango dira protagonista eta helduak bigarrengoan. Lourdesen esanetan, «gure asmoa, bi garai horien artean lotura bat sortzea da, iraganeko garai desberdinetako euskal herritarrak jasan dituzten erasoak azalduz, gertatutakoa ez dezagun ahaztu».

ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA