• Passepartout + Natali
  • 2019-04-26T22:30:00+02:00
  • 2019-04-26T23:59:59+02:00
  • Passepartout eta Natali taldeek #ArkupeHotsak egitasmoaren baitan kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.
  • Passepartout + Natali
Azpeitia, E-20730

Passepartout + Natali

Passepartout eta Natali taldeek #ArkupeHotsak egitasmoaren baitan kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.

2019-04-26 22:30:00+02:00
2019-04-26 22:30:00+02:00
2019-04-26 22:30:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Passepartout + Natali

Azkoitian musikaren inguruan elkarturiko bost lagunek osatu zuten taldea. Esperimentazioa dute gustoko eta bost kantutako Passepartout diska ere interneten zabaldu zuten euskarri fisikorik gabe. 2017an Gazteako maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten. 2018an, berriz, Sinergia izeneko diskoa argitaratu zuten. 

 

 

NATALI, berriz, 2017ko udan sortu zen. Natali Izagirrek, bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ezinegonak azaleratu nahian, Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo ezberdinetako kantu bilduma osatu zuten. Horrela, "Iparrorratzik gabe" kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean. 
Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, zarauztarra; Andres Insua, patagoniarra; eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. Bost unibertso hauen leherketatik dator NATALIren esentzia.
2018ko irailean, Garate Studioetan, Kaki Arkarazo teknikari eta produktore lanetan zutelarik, laister kaleratuko den NATALIren lehen diska grabatu zuten.
Diska entzuten duen oro, musika estilo ezberdinetan barrena eramango du, istorio eta sentimenduz beteriko abentura bat lez.