• PATATA TROPIKALA | AZKEN EGUZKILOREA
  • 2025-10-05T17:00:00+02:00
  • 2025-10-05T23:59:59+02:00
  • Patata Tropikalaren Laborategiak beste abentura dibertigarri batean murgiltzera gonbidatzen gaitu, non txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena izango ditugun. Euskal kulturaren adierazle nabarmena den jarduera honek gaur egungo gaiak ere jorratzen ditu, hala nola euskal mitologiaren eta klima-aldaketaren arteko harremana, artearen eta tradizioaren bidez gogoeta eta ikaskuntza sustatuz.
  • PATATA TROPIKALA | AZKEN EGUZKILOREA
Azpeitia, E-20730

PATATA TROPIKALA | AZKEN EGUZKILOREA

Patata Tropikalaren Laborategiak beste abentura dibertigarri batean murgiltzera gonbidatzen gaitu, non txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena izango ditugun. Euskal kulturaren adierazle nabarmena den jarduera honek gaur egungo gaiak ere jorratzen ditu, hala nola euskal mitologiaren eta klima-aldaketaren arteko harremana, artearen eta tradizioaren bidez gogoeta eta ikaskuntza sustatuz.

2025-10-05 17:00:00+02:00
2025-10-05 17:00:00+02:00
2025-10-05 17:00:00+02:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Doakoa
PATATA TROPIKALA | AZKEN EGUZKILOREA

Sinopsia

Bazen behin Kattalin izeneko neskato bat, Ongi Etorri izeneko baserri bitxi batean bizi zena. Egun batean, herrira jaitsi zenean, Kattalinek sorpresa bat hartu zuen: bere lagun guztiak desagertuak ziren. Bati eta besteari galdetu zien, baina herrian inork ez zekien zer gertatu zen, eta ez zuen inoren arrastorik aurkitu. Pentsakor geratu zen, bere buruari galdezka: “Zer egingo dut orain?”

Hausnartu ondoren adorea bildu zuen eta bere aukerarik onena Mari jainkosarengana joatea zela erabaki zuen, nahiz eta bazekien horrek basoan betiko harrapatuta geratzea esan nahi zuela. Determinazioz, euskal mitologian barneratu zen azken lorea deskubritzeko, magiaz eta misterioz betetako istorioa.

Bere abenturan, Kattalinek euskal mitologiako pertsonai ezagunak ezagutuko ditu: Mari, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak, Jentilak, eta baita Nokturnoa ere.