- https://www.kulturaz.eus/agenda/peiremans
- PEIREMANS
- 2026-12-11T21:00:00+01:00
- 2026-12-11T23:59:59+01:00
- Sarrerak bihar, osteguna, 11:00etatik aurrera salgai.
- PEIREMANS
PEIREMANS
Sarrerak bihar, osteguna, 11:00etatik aurrera salgai.
Peiremans+ 2005ean sortutako power pop proiektu intermitentea da. Gorka Urbizu (Berri Txarrak, Katamalo) eta Imanol Ubeda (Don Inorrez, Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan) dira taldearen sortzaile eta kantuen egileak; gerora Haritz Beristain "Txiki" (Kashbad, Lau Itzal) eta Marino Goñi (Balerdi Balerdi) batuko zitzaien laukotea osatzeko. Taldearen izenak Frédéric Peiremans futbol jokalari belgikarrari egiten dio keinua. Mende hasieran Realak fitxatutako atzelari honek zorte txarra izan zuen lesioekin eta ez zuen txuriurdinekin debutatzeko aukerarik izan.
Peiremans+ taldeak bi disko txiki utzi ditu orain artean:
- Peiremans+ (2005, Bonberenea Ekintzak / Only In Dreams)
- Bigarren Saria (2016, Only In Dreams)
Disko banarekin bira txiki bat egin zuten, Euskal Herrian zein Madril eta Bartzelonan. Errepertorioan badituzte hainbat kantu ezagun: 'Zuretzako hitz ederrak', 'Zer gara gu', 'nor gara gu...', 'Send Flowers', 'Radiomaría'... Orain, 2026erako beste bira txiki bat iragarri berri dute. Honekin batera musika berririk grabatuko ote duten oraingoz ezin jakin...

Sarrerak
Kultur bonoa