• Charlie&The Colours + Ane Leux
  • 2017-06-18T19:00:00+02:00
  • 2017-06-18T23:59:59+02:00
  • Arkupea eszenatokian izango den kontzertua, Katapulta Tour egitasmoarekin lotuta. Doan. Hasiera batean Perlak taldeak jo behar bazuen ere, taldekide baten osasun arazoak medio, haren ordez Charlie&The Colours taldeak joko du.
  • Charlie&The Colours + Ane Leux
Azpeitia, E-20730

Charlie&The Colours + Ane Leux

Arkupea eszenatokian izango den kontzertua, Katapulta Tour egitasmoarekin lotuta. Doan. Hasiera batean Perlak taldeak jo behar bazuen ere, taldekide baten osasun arazoak medio, haren ordez Charlie&The Colours taldeak joko du.

2017-06-18 19:00:00+02:00
2017-06-18 19:00:00+02:00
2017-06-18 19:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea_Arkupean
Charlie&The Colours + Ane Leux

CHARLIE & THE COLOURS

Charlie & The Colours Donostian jaio eta bertan bizi den musika-taldea da. Taldekide dira, taldeko buru den Charlie Atkey Britaniarra eta Euskal Herriko eta Cataluniako hiru musikari: Iñigo Asensio (akordeoia eta teklatuak), Iker Lauroba (kontrabaxua eta gitarrak) eta Oriol Flores (bateria-jotzailea).
Beraien musika, folk eta pop-musika, eta, akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak.

“Bonsai Tree” (2015ean autoeditatua) lehenego diskarekin urte eta erdiz estatuko areto ezberdinetan kontzertuak emanez ibili dira heldutasun aro batetara iritsirik, eta gaur egun, bigarren lanaren promozioarekin dabiltza. Bigarren lana honek “Mehaka” izena du Mehaka baserrian autoekoiztu dutelako.

Taldearen liderra den Charlie Atkey-ek esaten duenez “proiektu anglosaxoi, euskaldun eta Katalan hau egunero nola doan hazten eta heltzen ikusiaz gozatu egiten dut. Elkargune bat da eta bertatik bigarren diska jaio da, diska hau “bizitza osoko ipuin bilduma bat da, lehenengo pauso, nahi, oroimen eta etorkizuneko konpromisoetara itzultzen duena”. Konpromisu hauek baliteke helduagoak izatea baina baita ere zalantzadunak. Horrelako sinplea eta jatorra izateko asmoa dauka talde donostiarraren bigarren lana honek.

 

 ANE LEUX

“Ane Leux” azkeneko 9 urteak Colombian bizitu dituen Donostiako kantautore bat da. Bogotá-ko abesbatza eta taberneetan abesten hasi zen. Bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta beste Colombiar musikariekin ekoiztu zituen, “Sense” bere lehenengo album estreinaldia eginik. Ikuitu beltzak, downtempo giroak eta zati latinoren bat zituen proposamena zen hau. Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoetako proiektuan parte-hartzeko itzuli da Donostira, gaur egun John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika-taldeetako partaideekin batera dabil bere musika-taldean.