• PI L.T. + TALDE GONBIDATUA
  • 2024-11-22T22:00:00+01:00
  • 2024-11-22T23:59:59+01:00
  • Pi L.T. talde mitikoa oholtzara itzuli da hainbat urte lozorroan pasatu ondoren. Aurretik talde gonbidatu bat izango dute kontzertua irekitzen.
  • PI L.T. + TALDE GONBIDATUA
Azpeitia, E-20730

PI L.T. + TALDE GONBIDATUA

Pi L.T. talde mitikoa oholtzara itzuli da hainbat urte lozorroan pasatu ondoren. Aurretik talde gonbidatu bat izango dute kontzertua irekitzen.

2024-11-22 22:00:00+01:00
2024-11-22 22:00:00+01:00
2024-11-22 22:00:00+01:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
PI L.T. + TALDE GONBIDATUA

PILT talde Mungiarrak, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Rafa Ruedak, Aitor Abiok, Xanpek, Txarlie Solanok eta David Gonzalezek (geroago taldera batuko zena) sortua, sona handiko ibilbidea jorratu zuen hamar urtean. Hamaika entsegu eta kontzertu kopuru zenbatezinen fruitu 5 disko luzeko uzta sendoa utzi zuten, zeinean estilo eta sonoritate anitz maisuki eta ausardiaz uztartu zituzten taldekideen izaera ezberdinen ispilu. Guzti honek, sormen jario geldiezin eta jakin-min artistikoa lagun, Euskal Herriko talde bizi eta bitxienetako bat izatea ekarri zuen.

2006an taldea desegin zen 2017an berriz bueltatzeko (oraingoan boskote moduan taldean parte hartutako kide guztiak taula gainean bilduta). Itzulera horretan kontzertu gutxi batzuk baino ez zituzten eman aretoak lepo bete zituzten hasierako jarraitzaileen poza eta gozamenerako.

Harrezkero, taldea noizbehinka bildu izan da etorkizunean agertokira bueltatzeko aukerari atea zabalik utzita. Badirudi 2024a urte egokia izan daitekeela egitasmo hori gauzatzeko.