Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua (16:00retako emanaldia)

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen, Musuak ikuskizunaren saio bikoitza ospatuko da otsailaren 16an Soreasun, Uztaro Haurreskolako Guraso Elkarteak antolatuta. Bi emanaldi izango dira, 16:00etan bata, eta 18:30tan bestea. Sarrerak online salduko dira, zenbakituta.

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua (16:00retako emanaldia)
  • 2019-02-16T16:00:00+01:00
  • 2019-02-16T23:59:59+01:00
  • Pirritx, Porrotx eta Marimototsen, Musuak ikuskizunaren saio bikoitza ospatuko da otsailaren 16an Soreasun, Uztaro Haurreskolako Guraso Elkarteak antolatuta. Bi emanaldi izango dira, 16:00etan bata, eta 18:30tan bestea. Sarrerak online salduko dira, zenbakituta.
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua (16:00retako emanaldia)
Azpeitia, E-20730
Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua (16:00retako emanaldia)
  • Noiz 2019/02/16 16:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Sarreren salmenta abenduaren 17an hasiko da, 13:30tan, eta beste sarrera gutxi batzuk ere eskura erosteko aukera izango da, Uztaro Haurreskolan bertan, abenduak 17tik aurrera, 13:30-16:00tako artean. Salneurria 8 eurokoa da.

Sinopsia:
"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

Eta zu?"