• POTE FILOSOFIKOA | UMOREAREN MUGAK
  • 2026-06-03T18:30:00+02:00
  • 2026-06-03T23:59:59+02:00
  • Pote filosofikoen hirugarren saioa Maddi Nazabal Etxebestek gidatuko du eta “Umorearen mugak” izango da gaia. Saioa irekia izango da.
  • POTE FILOSOFIKOA | UMOREAREN MUGAK
Azpeitia, E-20730

POTE FILOSOFIKOA | UMOREAREN MUGAK

Pote filosofikoen hirugarren saioa Maddi Nazabal Etxebestek gidatuko du eta “Umorearen mugak” izango da gaia. Saioa irekia izango da.

2026-06-03 18:30:00+02:00
2026-06-03 18:30:00+02:00
2026-06-03 18:30:00+02:00
SOLASALDIA
SANAGUSTIN KULTURGUNEA
Doakoa
POTE FILOSOFIKOA | UMOREAREN MUGAK

3.SAIOA: UMOREAREN MUGAK

Umoreak badu gure barruak zein gizarteko joerak astintzeko gaitasuna. Eta horregatik pizten dizkigu galdera korapilatsuak: txiste guztiak al dira barregarriak? Posible al da inor mindu gabeko umorerik? Berdin baloratu behar al da goitik beherako edo behetik gorako umorea? Publiko modura ba al dugu erantzukizunik umorearen aurrean? 

Galdera horiek zein beste zenbaitek mahai gainean jartzen dituzten auziak aurkeztuko dira eguneroko adibideetatik abiatuta.

  • Hizkuntza: euskara.
  • Ordua: 18:30etatik 20:00etara.

 

POTE FILOSOFIKOAK

Txinparta filosofia elkartearen laguntzaz Kulturaz Kultur Kooperatiban martxan jarri dugun ekimena da Pote filosofikoa. Gai baten bueltan aritua den norbait gonbidatu, hark oinarria jarri eta horren gainean eztabaidatuko dugu elkarrekin. Ez dago aditua izan beharrik, ez beti iritzi sendo bat edo horixe partekatzeko apeta eduki beharrik ere. Jakin-min apur bat aski da solasaldi filosofikoan ongietorria izateko.

 

 

POTE FILOSOFIKOA | UMOREAREN MUGAK