- https://www.kulturaz.eus/agenda/pote-filosofikoa-zer-da-haurtzaroa
- POTE FILOSOFIKOA | ZER DA HAURTZAROA?
- 2026-04-08T18:30:00+02:00
- 2026-04-08T23:59:59+02:00
- Pote filosofikoen bigarren saioa Iñigo Martinez Peñak gidatuko du eta “Zer da haurtzaroa?” izango da gaia. Saioa irekia izango da.
- POTE FILOSOFIKOA | ZER DA HAURTZAROA?
Azpeitia,
E-20730
POTE FILOSOFIKOA | ZER DA HAURTZAROA?
Pote filosofikoen bigarren saioa Iñigo Martinez Peñak gidatuko du eta “Zer da haurtzaroa?” izango da gaia. Saioa irekia izango da.
2026-04-08 18:30:00+02:00
2026-04-08 18:30:00+02:00
2026-04-08 18:30:00+02:00
SOLASALDIA
SANAGUSTIN KULTURGUNEA
2.SAIOA: ZER DA HAURTZAROA?
Egun, jolasteko edo galdetzeko eta ulertzeko denbora murrizten ari zaigu. Erabakiak hartu behar dira, arin! Berehalako emaitzen presioak harrapatu gaitu... Norena da urgentzia hori? Ez ote gara ari helduon lehiakortasun eredua haurtzaroan promozionatzen? Errendimenduar en gizartea, agian, haurtzaroaren kontrako gizartea ere bada. Baina, agian, galdutako denborari esker egiten gara heldu.
- Hizkuntza: euskara.
- Ordua: 18:30etatik 20:00etara.
Txinparta filosofia elkartearen laguntzaz Kulturaz Kultur Kooperatiban martxan jarri dugun ekimena da Pote filosofikoa. Gai baten bueltan aritua den norbait gonbidatu, hark oinarria jarri eta horren gainean eztabaidatuko dugu elkarrekin. Ez dago aditua izan beharrik, ez beti iritzi sendo bat edo horixe partekatzeko apeta eduki beharrik ere. Jakin-min apur bat aski da solasaldi filosofikoan ongietorria izateko.
