Reggae gaua

Bigarren urtez jarraian Reggae musika zabaltzeko beste gau bat antolatu dugu. Iazkoaren oroitzapen politekin, aurtengoa ederki aterako delakoan. Madrildik, Donostiatik eta Zarauztik

  • Reggae gaua
  • 2016-12-10T22:00:00+01:00
  • 2016-12-10T23:59:59+01:00
  • Bigarren urtez jarraian Reggae musika zabaltzeko beste gau bat antolatu dugu. Iazkoaren oroitzapen politekin, aurtengoa ederki aterako delakoan. Madrildik, Donostiatik eta Zarauztik
  • Reggae gaua
Azpeitia, E-20730
Reggae gaua
  • Kontzertua
  • Noiz 2016/12/10 22:00
  • Non Sanagustin kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

KILIMANJAHRO

Kilimanjahroren musikaren bitartez, atzera itzuliko gara, natura ardatz zen garaietara. Madrildik etorriko den talde handi honek Reggae musika bitartez azaleratzen dituzte euren pentsamenduak, letra eta soinu indartsuekin, kapitalismoari mugak jartzeko, aurre egiteko. Aurre, hitzen eta doinuen bitartez. 

Jamaikar dancehall eta Reggae nu roots musika entzungo dugu madrildarrekin.

REVOLUTIONARY BROTHERS

Estatuko reggae esparruko erreferente argia dira Revolutionary Brothers-ak, hamabi urteko ibilbidea baitute. Azkeneko bost urteotan Estatuko Sound System aktiboenetakoa izan da, kontzertu ugari egin dituzte bai Euskall Herrian, penintsulan zein Atzerrian.
Urteotan euren proiektua sustraitu eta sendotu dute estilo fresko eta moderno batez,zuzeneko sendoarekin, hip hop, dancehall, dubstep zein jungle puntuak nahastuz.
Bi anaien arteko konpenetrazioa garrantzitsua da oso ikuskizunean, euren plater, efektuetarako makinak, samplerak, sintetizatzaile eta produkzioekin sorkuntza eta mugimendua emanez ikuskizunari.

Revolutioanry Bothers-en kontzetuen alderdi nagusietako bat da zuzenean artista internazionalekin egiten dituzten lankidetzak: Million Stylez, General Levy, Skarra Mucci, Tippa Irie, Sara Lugo, Hermano L, Raphael, Lion D, Marina P, Dr Ring Ding besteak beste.

Zortzi lan dituzte argitaraturik eta eurek produziturik Revolutionary Brothers gisa 2008 eta 2016 urte bitartean. Horietako bakoitza, gainera, aurrerapausu bat izan da musika bizitzeko euren forman.

2013an pausu bat gehiago eman dute euren Revolutionary Brothers Music zigilua eratuz. Eta jada 4 proektu handi kaleratu dituzte bi urteetan hiru erreferentzi osatu dituzte: Markus Riddim (7” digital), Basque Times Riddim (bi binilo 10” eta CD bat) y Danger In Your Eyes Riddim (hiru binilo 7” eta CD bat), Remixed Riddim de Danger In Your Eyes (bi binilo 7” eta CD bat), konpromiso, pasio eta doinu aldaketaren erakusgarri direnak.
Taldearen parte eta bloke propio moduan askotan King Konsul eta Yanu-rekin aritzen dira zuzenekoetan. 2008-tik aurrera talde polita osatu dute etakontzertu alaia, dantzagarria, sendia eta erritmoaren.
Era berean, euren IndaGlory Elkartearen bitartez kultura mailako ekitaldiak antolatzen eta sustatzen aritzen dira etengabe.

GHETTO FYAH SOLDIERS

Ghetto Fyah sound system  reggaea zabaltzeko sortutako proiektua da, jamaikar jatorriko kultura sound system bidez zabaldu nahi dena.