- https://www.kulturaz.eus/agenda/rockin-bizi-ac-cd-kontzertu-familiarra
- Rockin bizi: AC/CD. Kontzertu familiarra
- 2017-12-23T17:00:00+01:00
- 2017-12-23T23:59:59+01:00
- Gaztetxoenei rock musika gerturatzeko eta ezagutarazteko kontzertua da, familian gozatzekoa. Kontzertuaz gain, arlo didaktikoa ere izango du Nerea Aliasek gidatuta.
- Rockin bizi: AC/CD. Kontzertu familiarra
Rockin bizi: AC/CD. Kontzertu familiarra
Gaztetxoenei rock musika gerturatzeko eta ezagutarazteko kontzertua da, familian gozatzekoa. Kontzertuaz gain, arlo didaktikoa ere izango du Nerea Aliasek gidatuta.

Kulturaz kooperatibak txikientzako rock kontzertua antolatu du. Txikientzako eta helduentzako ere bai. Familian ikusi eta entzuteko kontzertu berezia da Rockin bizi.
Ekimenaren bitartez aurten AC/DC taldea ezagutaraziko diegu gaztetxoei, familian gozatzeko.
Rock musika gaztetxoek ere ezagutu dezaten da egitasmoaren helburua, kasu honetan, AC/DC taldea hartuta gaitzat. Kontzertuak alde didaktikoa du, Nerea Aliasek gidatutako saioan. Musika taldeak ikus-entzunezko materiala erabiliko du AC/DCren historiaren aurkezpena egiteko. Noski, soinua gaztetxoenen belarriei kalterik ez egiteko moduan egongo da, gaztetxoen osasuna kontuan hartuta.