- https://www.kulturaz.eus/agenda/romeria
- ROMERÍA
- 2025-09-21T19:30:00+02:00
- 2025-09-21T23:59:59+02:00
- ROMERÍA
ROMERÍA

115 min. / 2025 / Espainia / Carla Simón / Drama
Marina Vigora joango da bere aita biologikoaren familia ezagutzera. Aita hiesak jota hil zen, ama bezala, bera oso txikia zenean. Osaba-izebekin eta aitona-amonekin egiten dituen topaketen bidez, gurasoen kontakizun bat berregiten saiatzen da, baina denek sentitzen dute gehiegizko lotsa bikotearen droga-gatazken aurrean, eta Marinak gogorarazi egiten die hori bere presentziarekin. Bere lehengusuarekin bizi duen maitasun istorioa izango da bere gurasoak berrirudikatu eta haiekin konektatzeko aukera emango diona. Horrela, ipuin bat asmatzen du, amaren egunerokoari esker, familiak haiekiko sentitzen duen estigmatik libratzen duena eta iragana ulertzeko nahia betetzen duena... Familiaren memoriari buruzko filma, zuzendariaren trilogiari amaiera ematen diona, 'Verano 1993' eta 'Alcarràs' filmek osatua.