- https://www.kulturaz.eus/agenda/ruper-ordorika-errime
- Ruper Ordorika + Errime
- 2017-03-11T22:30:00+01:00
- 2017-03-11T23:59:59+01:00
- Oñatiarrak 'Guria Ostatua' disko berria aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean. Azpeitia-Zarauzko lagunek osatutako Errime taldeak ere iaz Sorkuntza Bekaren laguntzaz ateratako maketa aurkeztuko dute.
- Ruper Ordorika + Errime
Ruper Ordorika + Errime
Oñatiarrak 'Guria Ostatua' disko berria aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean. Azpeitia-Zarauzko lagunek osatutako Errime taldeak ere iaz Sorkuntza Bekaren laguntzaz ateratako maketa aurkeztuko dute.

Ruper Ordorika
Ruper Ordorika disko berria plazaratuta etorriko da Azpeitira: Guria Ostatua. Bakarkako 13. lana du eta hamaika kanta bildu ditu bertan. Kontrabaxua eta pianoa gehiagorekin goxatu ditu abestiak.
Guria Ostatua diskoan, kantu guztiak Ruper Ordorikarenak dira. Letra gehienak ere. Hiru abestitan Joseba Sarrionandia, Eva Linazasoro eta Gary Snyder sortzaileen hitzak moldatu ditu. New Yorken grabatu ditu lan honetako kanta guztiak. Goi mailako lau musikarirekin aritu da: Tony Scherr, Kelly Wollesen, Jamie Saft eta gainera, Arkaitz Miner. Ruperrek adierazi duenez, “eguneroko gauza guztien gainetik, lagunartean egoteko babesleku hori da Guria Ostatua. Guztiok goxo egoteko behar dugun tokia. Munduari beste modu batez begiratzeko leiho berezia zabaltzen digun aterpea”.
Errime
Jon Gurrutxaga, Unai Martinez, Felipe Murillo eta Asier Aizpuru azpeitiarrek eta Paul Beitia eta Patxi Gabilondo zarauztarrek osatzen dute Errime taldea. Lehen maketa kaleratu zuten iaz, Azpeitiko 2Noisy estudioan. Pop-rocka egiten dute.