• SAHATSA JAUREGI | VERDE PRATO
  • 2023-09-29T20:00:00+02:00
  • 2023-09-29T23:59:59+02:00
  • 2022an Sahatsa Jauregik Verde Pratoren kontzertu baterako eskultura eta zuzeneko berezi bat sortu zuen. Emaitza film batean erakutsiko digu Sahatsak berak. Aurretik artistari buruz egin dugun DAPA atala proiektatuko dugu.
  • SAHATSA JAUREGI | VERDE PRATO
Azpeitia, E-20730

SAHATSA JAUREGI | VERDE PRATO

2022an Sahatsa Jauregik Verde Pratoren kontzertu baterako eskultura eta zuzeneko berezi bat sortu zuen. Emaitza film batean erakutsiko digu Sahatsak berak. Aurretik artistari buruz egin dugun DAPA atala proiektatuko dugu.

2023-09-29 20:00:00+02:00
2023-09-29 20:00:00+02:00
2023-09-29 20:00:00+02:00
PROIEKZIOA
Dinamoa sormen gunea
Doakoa
SAHATSA JAUREGI | VERDE PRATO

 

  • Zuzendaria: Sahatsa Jauregi
  • Urtea: 2022
  • Iraupena: 36 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Euskera, Gaztelania
  • Protagonistak: Ana Arsuaga, Estibaliz Gutierrez, Katrin Izagirre, Jone Loizaga, Raisa Álava, Taxio Ardanaz, Pablo Marte, Javi Molina, Leire San Martin, Loida Gómez, Sahatsa Jauregi, Marion Cruza Le Bihan, María Muriedas, Marcos Rico
  • Ekoizlea: Artiatx

    Verde Prato denboran zehar luzatzen den eskultura baterako espazioan esekitzen den kontzertu bat da. Baina baita, bereziki, Ana Arsuagarekin (Verde Prato) elkartzea ere, eta elkartzea eta elkarrekin egotea oso beharrezkotzat sentitzen zen une batean lagunekin ospatzeko performance bat sortzea ere.

    SAHATSA JAUREGI
    Sahatsa Jauregi Azkarate (Itaparica, Brasil. 1984) artista Okela Kultura Elkarteko kide izan da azkeneko urteotan. Eskulturaren alorrean garatzen du bere lanaren zatirik handiena. Berriki, Tabakaleran, Halfhouse erakusketa-espazioan, Azkuna Zentroan, The Ryder galerian, The Goma galerian eta Aparador Monteleón espazioan ikusi ahal izan dira Jauregiren lanak. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Madrilgo Komunitatearen 2023ko ARCO Saria; Gure Artea saria, 2019an egindako sorkuntza-jardueragatik; eta Ertibil sariketako lehenengo saria, 2017an.
SAHATSA JAUREGI | VERDE PRATO