Sara Zozaya + Ainhoa Larrañaga

Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañagak kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean 'Katapulta Tour Gipuzkoa 2019' ekimenaren baitan.

  • Sara Zozaya + Ainhoa Larrañaga
  • 2019-06-28T19:30:00+02:00
  • 2019-06-28T23:59:59+02:00
  • Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañagak kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean 'Katapulta Tour Gipuzkoa 2019' ekimenaren baitan.
  • Sara Zozaya + Ainhoa Larrañaga
Azpeitia, E-20730
Sara Zozaya + Ainhoa Larrañaga
  • Kontzertua
  • Noiz 2019/06/28 19:30
  • Non Sanagustin kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Sara Zozaya Donostian jaioa, akordeoiarekin hasi zen musika munduan. Piazzolla jotzetik bere kantak sortzeari ekin zion 12 urterekin gitarra eta teklatuaren laguntzaz. Orain, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio.

Lehenengo EP laburra 2018ko abenduan atera eta iada Mondo Sonorok urteko demo onenen 7.postuan sailkatu du, ‘Ill’, diska labur intimista eta progresiboa. 
Orain dela gutxi, Hiriko Soinuak txapelketan irabazle izan da eta Bartzelonako “Los Aperitivos de Primavera Sound” kontzertuetan jo du. Gaur egun, kontzertu ugari egiten dabil bere EPko abestiak aurkezten, eta aldi berean, urte amaieran argitaratuko den diska berriaren abestiak konposatzen ari da.

 

 

Ainhoa Larrañaga 18 urteko musikari, abeslari eta aktoresak, berriz, bere ibilbide berria hasiko du musikan bere bakarkako diskoa kaleratuz.

Parte hartu eta baita irabazi  “Kantugiro” lehiaketa Hernanin eta Bago!az programan couch gisa  parte hartu du bi urteetan zehar. 

Hainbat kolaborazio egin ditu “Lurra, ur haize” diskan Joxan Goikoetxea duela musikari eta “Ontzi zahar batean” kantuan ere Iker Laurobaren diska berrian. Parte hartu zuen ere “Adiorik gabe” izeneko obran 2016an. 

Go!azen teleisailaren aktore izan da 2016tik 2019ra arte eta bi urte daramatza Go!azeneko antzerki lanetan. 

Bestalde, lan egin du “gure esku dago”  spot-a egiten eta BBK-rako kanpaina bat matxismoaren kontrako inguruan “Crush to crush” izenekoa.