- https://www.kulturaz.eus/agenda/sintetizadore-modular-kolektiboa-1-saioa
- SINTETIZADORE MODULAR KOLEKTIBOA | 1. SAIOA
- 2026-05-16T10:30:00+02:00
- 2026-05-16T23:59:59+02:00
- Mikrouhinak proiektuaren bueltan antolatutako tailer zikloa da sintetizadore modular kolektiboa, DJ Amsiak gidatutakoa. Bigarren saioa maiatzaren 16an izango da, Dinamoa sormen gunean.
- SINTETIZADORE MODULAR KOLEKTIBOA | 1. SAIOA
SINTETIZADORE MODULAR KOLEKTIBOA | 1. SAIOA
Mikrouhinak proiektuaren bueltan antolatutako tailer zikloa da sintetizadore modular kolektiboa, DJ Amsiak gidatutakoa. Bigarren saioa maiatzaren 16an izango da, Dinamoa sormen gunean.
Tailer bakoitza independentea da; beraz, nahi duzunean eman dezakezu izena. Honako hau, maiatzaren 16rako tailerra da.
Ordutegia: 10:30-14:00 + Bazkaria (prezioan sartuta) + 15:30-18:00
Erabilera publiko eta komunitariorako diseinatutako eta DIY muntaketa kiten bidez diseinatutako sintetizadore modular baten eraikuntza kolektiborako proiektua da.
Prozesua publiko mota guztiek parte har dezaten irekia dago, aldez aurreko ezagutza edo esperientziarik izan gabe ere. Saioak jardunaldi trinkoak izango dira larunbatetan, moduluak ulertzeko, soldatzeko eta muntatzeko.
333modules D.I.Y. muntaia-kiten bidez Eurorack formatuko sintetizadore-moduluak sortzen dituen Azkoitiko kolektibo bat da. Komunitate lana, ezagutza partekatua eta soinu esperimentazioa sustatzen ditu.

Sarrerak
Kultur bonoa